Itxi

13:00etan

Athleticek gaurko zozketan jakingo du bere aurkaria zein den

Agentziak | Erredakzioa

Borussia Dortmund, Fiorentina, Marseillako Olympique edo Shakhtar dira egokitu daitezkeen talderik sendoenak.

Zozketan 13:00etan hasiko da. Argazkia: Efe.

Athleticek, Valentziak, Sevillak eta Vila-realek Europa Ligako final-hamaseirenetan izango duten hurrengo aurkariaren izena jakingo dut gaur Nyonen, Suitzan, egingo den zozketan.

Zuri-gorriak lehen multzoan dagoen BBVA Ligako talde bakarra da, lehen fasea L multzoko txapeldun bezala amaitu duelako. Ondorioz, aurkari sendo gehienak saihestuko ditu.

Hala ere, Ernesto Valverderen taldeari aurkari zailak egokitu dakizkioke, Borussia Dortmund alemaniarra, esaterako.

Fiorentina, Marseillako Olympique eta Shakhtar dira bilbotarrek ekidin nahi dituzten beste talde batzuk.

Zozketako ontziak:

1. ONTZIA (Multzoetako txapeldunak eta Txapeldunen Ligako faseko hirugarren onenak): Molde (NOR), Liverpool (ING), Krasnodar (ERRUS), Napoli (ITA), Rapid Viena (AUT), Braga (POR), Lazio (ITA), Lokomotiv (ERRUS), Basilea (SUI), Tottenham (ING), Schalke (ALE), ATHLETIC (ESP), Oporto (POR), Olinpiakos (ALE), Manchester United (ING) eta Bayer Leverkusen (ALE).

2. ONTZIA (Mueltzoetako bigarrenak eta Txapeldunen Ligako hirugarren txarrenak): Fenerbahçe (TUR), Sion (SUI), Borussia Dortmund (ALE), Midtjylland (DIN), Vila-rreal (ESP), Marseilla (FRA), St-Étienne (FRA), Sporting CP (POR), Fiorentina (ITA), Anderlecht (BEL), Sparta Praga (RCH), Augsburg (ALE), Sevilla (ESP), Valentzia (ESP), Galatasaray (TUR) eta Shakhtar Donetsk (UKR).

.

Albisteak (3)