Itxi

19:15ean

Athletic-Paraguai: Caparrosek ordezkoak zelairatuko ditu

Haritz Gallastegi

Lezama

Sevillan hasieratik aritu zirenetatik Iturraspe eta De Marcos bakarrik deitu ditu gaurko lagunartekorako.

Athleticentzat ez da une aproposa Munduko Kopan parte hartuko duen selekzio baten kontra jokatzeko. Zuri-gorriek erronka gogorrak izan dituzte denboraldion. Lau lehiaketatan hartu behar izan dute parte, eta asko jokatu dutenak nekatuta daude dagoeneko. Gainera, liga amaitzeko hile bi pasatxoren faltan sei onenen artean sailkatzeko borrokan sartuta dago.

Caparrosek jakin badaki talde zuri-gorriak aukera paregabea daukala Europarako txartela eskuratzeko. Eta, horretarako, ezinbestekoa izango da jokalari garrantzitsuenei behar duten atsedena ematea. Horregatik, gaur ohiko ordezkoekin eta harrobiko jokalariekin arituko da athletic Paraguairen kontra. Normalean jokatzen dutenetatik Yeste, De Marcos eta Iturraspe egongo dira zelaian.

Athletic: Aramando, Ustaritz, Borda, Santamaria, Galan; Iturraspe, Muñoz, David lopez, Yeste; Etxeberria eta De Zerio. Aulkian: Aitor, Jonas, Xabi Etxebarria, Iñigo Perez, De Marcos y Aketxe.

Albisteak (2)