Igandean, Las Palmasen aurka
Athleticek Txapeldunen Ligako postuetara gerturatzea du helburu
Agentziak | Erredakzioa
Zuri-gorriek Las Palmasen aurka jokatuko dute igande honetan, 18:15ean, San Mamesen. Laporte eta Beñat zigortuta daude, eta baja izango dira.
Athleticek Txapeldunen Ligako postuetara gerturatzea du helburu. Horretarako, Las Palmasen aurka garaipena lortu beharko du igande honetan, 18:15ean, San Mamesen.
Partida honetarako bi baja garrantzitsu izango ditu talde zuri-gorriak; Beñat eta Laporte zigortuta daude, eta ezingo dute Las Palmasen aurka jokatu. Bestalde, Markel Susaeta eta Ander Iturraspe jokatzeko prest egongo dira. Beñaten postua betetzeko, Iturraspe eta Mikel Rico dira aukera gehien dituztenak. Laporteren hutsunea, aldiz, Carlos Gurpegik beteko du. Erasoko lerroa Williamsek, Muniainek, Raul Garciak eta Adurizek osatuko dute.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Gurpegi, Etxeita, Balenziaga; San Jose, Iturraspe; Williams, Raul Garcia, Susaeta; eta Aduriz.
Las Palmas: Javi Varas; David Simón, Aythami, Garrido, Dani Castellano; Culio, Vicente Gomez; El Zhar, Tana, Jonathan Viera; eta Araujo.
Epailea: Del Cerro Grande.
Zelaia: San Mames.
Ordua: 18.15.
/strong> 18.15./strong> 18.15.