Itxi

Larunbatean, 18:15ean

Athletic Sanchez Pizjuanera doa, bolada onari eusteko helburuarekin

Agentziak | Erredakzioa

Fernando Llorentek bere taldekide ohien aurka jokatzeko aukera izango du, duela bi urte eta erdi talde zuri-gorritik alde egin zuenetik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek eta Sevillak indarrak neurtuko dituzte larunbat honetan Sanchez Pizjuan futbol zelaian. Bi taldeek Europan sartzea dute helburu.

Bilbotarrak seigarren dira sailkapenean, 28 punturekin, Europa Ligako postuetan. Andaluziarrek, berriz, bi puntu gutxiago dituzte, 26, eta neurketa irabaziz gero, lehoiak aurreratuko lituzkete sailkapenean.

Athletic seigarren postura igo zen aurreko jardunaldian, San Mamesen Las Palmasekin bana egin arren. Lehoiak, hala ere, bolada onean dira, eta gogotsu, asteazkenean, Errege Kopan, Vila-realen aurkako neurketa irauli ostean. Bigarren zati bikaina egin zuten Valverderen jokalariek.

Fernando Llorente izango da neurketako protagonistetako bat. Errioxarrak aurrean izango ditu duela hiru urtera arte bere taldekideak izan zirenak.

Ustezko hamaikakoak:

Sevilla: Sergio Rico; Mariano, Carriço, Kolodziejczak, Tremoulinas; Krychowiak, N'Zonzi; Vitolo, Éver Banega, Konoplyanka; eta Llorente.

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Beñat; Williams, Raúl García, Sabin Merino; eta Aduriz.

Epailea: Eduardo Prieto Iglesias (Nafarra).

Estadioa: Ramón Sánchez Pizjuán (18.15ean).

uán (18.15ean).uán (18.15ean).

Albisteak (3)

Bideoak (1)