San Mamesen
Bilbao Athleticek 93. minutuan galdu du partida (0-1)
Agentziak | Erredakzioa
Zigandaren jokalariek penalti bat huts egin dute 3. minutuan.
Adri Gomezen gol batek puntu barik utzi du Bilbao Athletic, San Mamesen Albaceteren aurka jokatutako neurketan. Bilbotarrek Bigarren Mailako sailkapeneko azken postuan jarraitzen dute, gainontzeko taldeengandik gero eta urrutiago.
Cuco Zigandaren jokalariek kolpe galanta hartu dute, batez ere, kontuan izanda, partidako lehen minutuetan penalti jaurtiketa bat huts egin dutela. Unai Lopezek gora jaurti du baloia, epaileak Samuk Saboriti egindako penalti eztabaidagarria adierazi ostean.
Huts horrekin damutu egin dira norgehiagokaren luzapenean, Adri Gomezek Albacetekoen gola sartu duenean. Hiru puntuek San Mamesetik alde egin dute.
Fitxa teknikoa:
0 - Bilbao Athletic: Remiro; Etxeberria, Yeray, Gil, Saborit; Undabarrena (Gorka Iturraspe, m.83), Vesga; Guruzeta (Aketxe, m.46), Unai López, Seguín (Iriondo, m.66); eta Santamaría.
1 - Albacete Balompié: Juan Carlos; Antoñito, Pulido, Gonzalo (Adri Gómez, m.50), Paredes; Samu, Edu Ramos, Portu, Adriá Carmona (César Díaz, m.58); Rubén Cruz eta Jona (Mario Ortiz, m.83).
Golak: 0-1, m.93: Adri Gómez.
93: Adri Gómez.