Itxi

BBVA Liga

Castillo (Sporting-Athletic): "Ondo aritu behar gara etxetik kanpo"

Haritz Gallastegi

Lezama

Gaizka Toquero normaltasunez entrenatu da eta prest dago Molinonen jokatzeko.

Etxean eskuratutako azken bost garaipenek argi eta garbi erakusten dute Athleticek gotorleku bihurtu duela San Mames. Zaleen aurreran erakutsitako indarrak sailkapenaren lehen postutera eraman du Athletic. Europa gertu dauka talde zuri-gorriak, baina falta zaion urratsa emateko kanpoan ere hobetu egin beharko dutela iritzi diote jokalariek. “Ambizioa? Europan sartzeko ondo aritu behar gara etxetik kanpo”, adierazi du Castillok.
Athletici asko ari zaio kostatzen bisitari gisa puntuak eskuratzea. Bide onera bueltatzeko ez dago Molinon baino zelai egokiagorik. Garaipen asko eskuratutakoa da talde zuri-gorria Xixonen. Baina ezin da aurkaria gutxietsi. Izan ere, Lehen Mailara bueltatu zenetik hazten ari den taldea Manolo Preciadoren taldea. "Partida gaitza izango da. Etxean indartsu ari da Sporting. Joko zuzena eta aurrelarien indarra baliatzen duen taldea da", esan du ezker hegalekoak.

Amorebietak, berriz, serio zelairatzeko eskatu dio taldeari. "Lasai irtetzen bagara ezusteko galanta hartu genezake", esan du erdiko atzelariak.

Lan saioari dagokionez, Gaizka Toquero taldearekin lan egiten ikustea izan da albiste nagusia. Aurrelaria prest dago jokatzeko. De Marcosek, Yestek eta Koikilik, berriz, ezin izango dute jokatu.

Albisteak (3)