Errege Kopa
Athleticek final-laurdenetarako txartela lortu nahi du Vila-realen
Agentziak | Erredakzioa
3-2ko emaitza alde dute zuri-gorriek. Itzulerako partida asteazkenean jokatuko da, 20:30ean. Kike Sola Middlesbroughera doa, eta ez da deialdian sartu. Muniain zalantza da.
Athleticek Errege Kopako final-laurdenetarako txartela lortu nahi du asteazken honetan. Horretarako Vila-realen aurkako kanporaketa gainditu beharko dute zuri-gorriek. Final-zortzirenetako itzulerako partida asteazken honetan jokatuko da, 20:30ean. Athleticek 3-2 irabazi zuen joaneko norgehiagoka.
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak 20 jokalari sartu ditu deialdian eta partida hasi aurretik bi jokalari deialditik at utzi beharko ditu. Raul Garcia sei asterako baja da, eta ez da Madrigalen egongo. Min harturik egon den Eneko Boveda da deialdiko berritasun nagusia eta Iker Muniain azken ordura arteko zalantza izango da. Borja Viguera ere deialdian sartu da aspaldiko partez. Kike Solak Middlesbroughen jokatuko du utzita denboraldi amaierara arte eta ez dago deialdian. Ondorioz, taldetik irtetzekoa zen Borja Viguera Athleticen geratuko da.
Hauxe da Athleticek Vila-realen aurka jokatzeko deitu dituen jokalarien zerrenda: Herrerin, Iraizoz, Laporte, Boveda, Eraso, San Jose, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Susaeta, Williams, Etxeita, Rico, Gurpegi, Aduriz, Muniain, Viguera, Balenziaga, Merino eta Lekue.
Ustezko hamaikakoa:
Vila-real: Barbosa, Rukavina, Bailly, Víctor Ruiz edo Pablo Iñiguez, Adrian Marin; Pina, Rodri, Nahuel, Samu Castillejo; Baptistao eta Samu Garcia edo Bakambu.
Athletic: Herrerin; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Beñat; Susaeta, Eraso, Muniain; eta Aduriz.
Epailea: Velasco Carballo.
Zelaia: Madrigal.
Ordua: 20:30.
20:30.
20:30.
20:30.
20:30.