Kargatzen...
Itxi

Errege Kopa

Trilogien bigarren atala San Mamesen eta Balaidosen

Agentziak | Erredakzioa

Asteazkenean hasiko dira final-laurdenetako joaneko norgehiagokak Athletic-Barça eta Celta-Atletico Madril partidekin. Ostegunean, Valentzia-Las Palmas eta Sevilla-Mirandes jokatuko dira.

Williams Bartzelonaren aukako igandeko partidan. Argazkia: EFE

San Mamesen eta Balaidosen idatziko dira Athletic-Bartzelona eta Celta-Atletico Madril trilogien bigarren atalak, asteazkenean. Ostegunean, aldiz, Valentzia-Las Palmas eta Sevilla-Mirandes partidekin itxiko dira Errege Kopako final-laurdenetako joaneko norgehiagokak.

Athleticek 6-0 galdu zuen Bartzelonaren aurka, igandean, BBVA Ligako partida. Jipoia ahaztu eta San Mamesen emaitza on bat lortu nahi dute zuri-gorriek. Superkopako partida du eredu Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeak.

Beste trilogia Celtak eta Atletico Madrilek osatuko dute, asteazkenean. Urtarrilaren 10ean neurtu zituzten indarrak bi taldeek Ligan eta koltxoneroak nagusitu ziren 0-2ko emaitzarekin.

Ostegunean jokatuko dira final-laurdenetako joaneko beste bi noregehiagokak. Valentzia-Las Palmas partida jokatuko da Mestallan; Sevillak, Mirandes izango du aurkari Sanchez Pizjuanen.

Final-laurdenetako joaneko partidak:

Asteazkena

20:30 Celta-Atletico Madril

21:00 Athletic-Bartzelona

Osteguna

20:00 Valentzia-Las Palmas

21:00 Sevilla-Mirandes

lla-Mirandes lla-Mirandes

Albisteak (3)