Kargatzen...
Itxi

San Mamesen

Vila-realen kontrako bolada onarekin jarraitu nahi du Athleticek

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Valentziarren azken garaipena Bilbon 2011n izan zen, 0-1, Marco Rubenek sartutako gol batekin.  

Athletic-Villareal, el sábado en San Mamés. EFE

Athletic Clubek Vila-real hartuko du larunbatean San Mamesen iluntzeko 20:30ean. Zuri-gorriek Ligako azken hiru partidetan eta Kopan gainditu dute Vila-real Bilbon.

2013-2014 denboraldian 2-0 irabazi zuten bizkaitarrek, golak Mikel Ricok eta Aritz Adurizek egin zituzten. Iaz, azken jardunaldian, Ernesto Valverderen gizonek 4-0 irabazi zuten Andoni Iraolaren agurrean (golegileak Aduriz, bi, Iraola eta Beñat izan ziren).

Aurten, Kopako final-zortzirenetan elkarrekin jokatu zuten eta San Mamseko emaitza 3-2koa izan zen. Nahiz eta 0-2 galtzen hasi bigarren zatian Iñaki Williams, Aduriz eta Aymeric Laporte jokalarien golek markagailua irauli zuten.

Guztira, bi talde hauek 18 partida jokatu dituzte San Mamesen; Athleticek 8 irabazi ditu eta Vila-realek 5.





/>

Albisteak (2)