Bilbao Athleticen porrota
Beste hiru puntuk alde egin dute San Mamesetik (0-1)
Agentziak | Erredakzioa
Roger eta Johan Mogica Valaldolideko jokalariei txartel horia atera die epaileak, partidako gol bakarra inauterietako karetak jarrita ospatzeagatik.
Roger Martik lehen zatian egindako golak hiru puntuak eman dizkio Valladolid taldeari, Bilbao Athleticen aurka San Mamesen jokatutako partidan. Valladolid gora begira da sailkapenean; zuri-gorriak, berriz, zuloan.
Neurketako gol bakarra lehen zatiko 34. minutuan iritsi da, Vincenzo Renellak eta Juan Villarrek zuzendutako jokaldi on baten ondorioz. Alex Remiro ez da baloia harrapatzera ateratzen ausartu, eta Martiren jaurtiketa ate barrura joan da.
Jokaldiak neurketa erabaki du, norgehiagokan oreka nagusi izan den arren. Lehen minutuak bilbotarrenak izan dira; golaren ostekoak, Valladolidenak.
Txartel horia, karetak jartzeagatik
Golaren ospakizunak partidako anekdota ekarri du. Roger golegileak eta Johan Mogika kolonbiarrak inauterietako karetak jarri dituzte gola ospatzeko, eta epaileak txartel hori atera die biei. Iker Undabarrenak eta Javi Moyanok, berriz, zelaia utzi behar izan dute, lesionatuta.
Fitxa teknikoa
0 - Bilbao Athletic: Remiro; Etxeberría, Yeray, Ramalho, Gil, Saborit (Seguín, 46. min); Undabarrena (Jurgi, 50. min), Unai López, Vesga, Aketxe; eta Santamaría (Villalibre, 46. min).
1 - Valladolid: Kepa; Javi Moyano (Chica, 81. min), Marcelo Silva, Juanpe, Nikos; André Leao, Borja, Juan Villar, Mojica (Guzmán, 86. min); Renella (Rodri, 84. min) eta Roger.
Gola: 0-1, 34. min: Roger.