Aukera paregabea galdu zuen
Athletic: Kalitate falta edo zorte txarra?
Haritz Gallastegi
Athletic aukera asko sortzen ari da azken jardunaldietan, baina ez da asmatzen ari. Ondorioz, aukera paregabea galdu du lau onenen artean sartzeko.
Athleticek aukera paregabea galdu zuen Vicente Calderonen Atleticoren hiru puntuak eskuratu eta Txapeldunen Ligako postuetara gerturatzeko. Aurkaria baino gehiago izan zen, baina ez zen bere nagusitasuna markagailuan islatzeko gai izan. Aukera asko eta onak galdu zituen. Aurrean zuen taldeak, berriz, hiru aukera on izan zituen eta gol bi egin zituen. Finean, eraginkortasuna izan zen aldea.
Athleticeko Madrilek Kun Agüero eta Forlan ditu. Athleticek, berriz, ez dauka maila horretako jokalaririk. Onak bai, baina apartak ez. Eta horren ondorioz, azken jardunaldietan aukera paregabeak galdu ditu puntuak irabazteko. Merezi izan dituen puntu guztiak eskuratu izan balitu Mallorcaren aurretik egongo litzateke egun. Baina, merezi izatea ez da nahikoa. Puntuak lortu egin behar dira.
Molinoneko eta Vicente Calderoneko norgehiagokak oso adierazgarriak izan dira. Athleticek garaipen gosea erakutsi du neurketa bietan. Joko ona egin eta aukerak sortu ditu, baina huts egin du azken errematean. Ikusitakoa ikusi ostean zaleek galdera hau egiten diote euren buruari: "Jokalariei kalitatea falta zaie edo eta zorte txar kontua da?". Bietatik egongo da zerbait. Jakinekoa da Llorente dela Athletickeo izarra eta erreferentzia. Baita golegile nagusia ere. Baina ez da ahaztu behar aurrelari errioxarra sekula ez dela "killer"-a izan. Bere ezaugarri nagusien artean ez da goleko sena egon. Hala ere, bere da arlo horretan ere onena. Beraz, ez dago askoz gehiago esaterik. Hala ere, ez da normala izan zuri-gorriek azken jardunaldietan huts egin dituzten aukera guztiak. Beste edozein mementotan batzuk behintzat asmatuko lituzkete. Beraz, zorte txarra ere badagoela onartu beharra dago.