Racingi bi gol egin zizkion
Llorente (Athletic): "Neura buruan konfiantza izan dut beti"
Erredakzioa
Orain, "lehian jarritu" behar dugu, azpimarratu du aurrelari zuri-gorriak.
Athletic Clubeko Fernando Llorente "oso pozik" agertu da Racingen kontra lortutako garaipenarekin. Aurrelariak bi gol sartu ditu eta horren harira esan du: "Neura buruan konfiantza izan dut beti".
"Ditudan sentsazioak oso onak dira, izandako arazoak ahaztu ditu eta oso pozik nago. Selekzioa? Nire asmoa ahalik eta hoberen egitea da eta hori izango da Del Bosqueren adeitasuna lortzeko aukera bakarra. Aurreko urteko sasoia eskuratzekotan, Munduko Futbol Txapelketan izango naiz", esan du.
Errioxarrak, bestalde, Athleticek sailkapeneko seigarren postua sendotzeko izan duen aukera baliatzeagatik poz hartu du eta orain "lehan karraitu" behar dutela azpimarratu du.