Itxi

Baikorra

Toquero (Athletic): "Mallorca eta Sevilla dira aurkari nagusiak"

Haritz Gallastegi

Lezama

Lan gaitza izan arren, Athleticek Txapeldunen Ligarekin egiten du amets.

Jardunaldia ona izan da oso Athleticentzat. Egun aurkari zuzenenak diren Deportivok, Sevillak eta Mallorcak galdu egin dute. Ondorioz, Racingen kontra eskuratutako garaipenak aurrerapausu handia egmateko aukera eman dio Caparrosen taldeari. Laugarren sailkatua puntu bira dauka egun talde zuri-gorriak. Ondorioz, bederatzi jardunaldiren faltan derrigorrez egin behar da amets Txapeldunen Ligarekin. Hori bai, jokalariak zuhurtziaz jardun dira. "Gaitza izango da. Aurrez puntuak eskuratzea zaila izango den zelaiak bisitatu beharko ditugu", esan du Javi Martinezek.

Baikorrago agertu da Gaizka Toquero. "Txapeldunen Ligarako txartela eskuratzea posible da. Hori erakusten du gure egoerak", esan du aurrelari gasteiztarrak. Zein talde izango diren aurkari gogorrenak ere aipatu ditu jokalari zuri-gorriak. “Mallorca eta Sevilla izango dira. Irletako taldea oso indartsu ari da etxean eta Sevillak, berriz, maila oso oneko taldea dauka”, adierazi du.

Hurrengo erronka Camp Noun izango du Athleticek. Hasiera batean, ez diote euren buruei presio handirik jarri gura. "Guk badakigu oso gaitza izango dela emaitza ona eskuratzea. Presio barik jokatu behar dugu", esan du Toquerok. Bide batez, etxetik kanpo denboraldiko lehen gola sartzea ere gura du aurrelariak.
Bestalde, lan saioari dagokionez, Racingen kontra hasieratik aritu zirenak instalazio barruan entrenatu dira. Orbaiz hasi da korrika eta Yeste eta De Marcos, berriz, ohiko ordezkoekin aritu dira lanean.

Albisteak (2)