Igandean, 18:15ean
Athleticek hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du
Erredakzioa
Zuri-gorriek Sportingen aurka jokatuko dute igandean, 18:15ean, Molinonen.
Athleticek Sportingen aurka jokatuko du igande honetan, 18:15ean, Molinonen. Zuri-gorriek hirugarren garaipena jarraian lortu nahi dute BBVA Ligako jaitsiera postuetan dagoen aurkariaren kontra.
Valverdek aldaketak egin ditzake hamaikakoan. Iraizoz izango da atezaina; De Marcos, Etxeita, Laporte eta Balenziaga eegongo dira defentsako lerroan; San Jose, Beñat, Raul Garcia, Muniain eta Sabin Merino. Litekeena da Adurizek partida aulkian hastea. Iñaki Williams eta Ibai Gomez dira Valverdek dituen baja bakarrak.
Ustezko hamaikakoak:
Real Sporting Gijon: Cuéllar; Vrajes, Luis Hernandez, Jorge Mere, Isma Lopez; Mascarell, Rachid; Carmona, Ndi, Jony; eta Sanabria.
Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Susaeta, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz edo Sabin Merino.
Epailea: Carlos Del Cerro Grande.
Zelaia: Molinon.
Ordua: 18.15.