Itxi

Europa League

Athletic final-laurdenetako txartelaren bila, historian zazpigarrenez

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Europako lehiaketan sei aldiz egon dira zuri-gorriak final-laurdenetan. Gaur, Valentziaren kontra irabazita, berriro sailkatu nahi dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek eta Valentziak Mestallan jokatuko dute Europa Ligako final-zortzirenetako bueltako partida gaur arratsaldeko 19:00etan.

Talde zuri-gorria final-laurdenetarako txartelaren bila aterako da Valentzian, historian zazpigarren aldiz lortzen badute.

1956-1957: Final-laurdenak jokatu zituen Honved kanporatu ostean.

1964-1965: Eskoziako Dunfermline kaleratu zuten zuri-gorriek.

1967-1968: Jokatu gabe lortu zuten hurrengo kanporaketarako sailkatzea.

1968-1969: Frankfurteko Eintracht gainditu zuten.

1976-1977: Italiako Milan bera gainditu zuen Athleticek. Denboraldi hartan finalera heldu ziren; Juventusen kontra galdu.

2011-2012: Manchester United gainditu zuten Old Tafforden erakustaldiarekin. Finalera heldu ziren ere, baina Atleticoren kontra galdu.

Ustezko hamaikakoak

Valentzia: Ryan, Barragán, Abdennour, Mustafi, Gaya; Danilo, Parejo, Andre Gomes; Mina, Feghouli eta Negredo.

Athletic Club: Iago Herrerin; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Susaeta, Raul García, Muniain; eta Aduriz.

Epailea: Daniele Orsato (ITA).

Futbol-zelaia: Mestalla

Ordua: 19:00.



Bideoak (3)

Informazio gehiago (1)