Itxi

Igandean, Cornellán

Distantziak murrizteko 'aukera ona' ikusten du Valverdek

Agentziak | Erredakzioa

Entrenatzaile zuri-gorriak 20 jokalari deitu ditu Espanyolen aurkako partidarako (igandean, 12:00etan).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ernesto Valverdek distantziak murrizteko "aukera ona" ikusten du Athleticek Espanyolen aurka Cornellá-El Praten jokatuko duen partidan. Zuri-gorrik Vila-real eta Sevilla dituzte begiz jota, laugarrena eta bosgarrena Ligako sailkapenean, eta bi talde horiek Bartzelonaren eta Real Madrilen aurka jokatu behar dute jardunaldi honetan, hurrenez hurren.

"Aurretik doazen bi taldeei puntuak kentzea oinarrizkoa litzateke, eta sekulako bultzada emango liguke", esan du Valverdek partidaren atariko prentsaurrekoan. Espanyolen aurkako partida Valentziaren aurka Europa Ligako final-laurdenetara pasatzeko txartela lortu eta 72 ordu baino gutxiago pasa ostean jokatuko dute bilbotarrek.

Valverde ez dago batere gustura Cornelláko norgehiagokaren ordutegiarekin (igandean, 12:00etan). Bere ustez,  Ligako“egutegiak kalte egiten die” Europan jokatzen duten taldeei.

20 jokalariko zerrenda

Entrenatzailea zuri-gorriak honako jokalariak deitu ditu RCD Espanyolen aurka jokatzeko: Iraizoz, Bóveda, Elustondo, Laporte, Eraso, San José, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Iago Herrerín, Susaeta, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Aduriz, Viguera, Raúl García, Balenziaga, Sabin Merino, I.Lekue.

erino, I.Lekue.

Albisteak (3)

Bideoak (1)