BBVA Liga
35. jardunaldiko partiden ordutegiak
Erredakzioa
Eibarrek Deportivoren aurka jokatuko du apirilaren 23an, 22:05ean. Apirilaren 24an, Levante-Athletic (12:00) eta Vila-real-Reala (20:30) partidak jokatuko dira.
Espainiako Futbol Liga Profesionalak astelehen honetan jakinarazi ditu BBVA Ligako 35. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Jardunaldia, apirilaren 2a eta 25a artean jokatuko da.
Apirilaren 23an, larunbatean, Eibar-Deportivo partida jokatuko da Ipuruan, 22:05ean. Apirilaren 24an, igandean, Levante-Athletic partida jokatuko da 12:00etan eta Vila-real-Reala, 20:30ean.
BBVA Ligako 35. jardunaldiko partiden ordutegiak:
Ostirala, apirilak 22
UD Las Palmas - RCD Espanyol (21.00).
Larunbata, apirilak 23
Rayo Vallecano - Real Madril (16.00)
Atletico Madril - Malaga CF (18.15)
FC Bartzelona - R. Sporting (20.30)
SD Eibar - Deportivo (22.05)
Igandea, apirilak 24
Levante UD - Athletic Club (12.00)
Sevilla FC - Real Betis (16.00)
Getafe CF - Valentzia (18.15)
Vila-real CF - Reala (20.30)
Astelehena, apirilak 25
RC Celta - Granada CF (20.30)