Europa Liga
Fernando Llorenteren ustez, 'polita izango da' San Mamesen jokatzea
Agentziak | Erredakzioa
Sevillako jokalariak ostegunean izango da San Mamesen eta momentu 'arraroak' biziko dituela esan du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ostegunean Athleticek eta Sevillak Europa Ligako final-laurdenetako joaneko partida jokatuko dute San Mames futbol-zelaian. Neurketa berezia izango da oso jokalari batentzat, Fernando Llorenterentzat hain zuzen ere.
Talde zuri-gorriko harrobian 17 urte eman zituen Juventusera alde egin baino lehen. 'Polita izango da San Mamesen jokatzea, baina arraroa ere. Nire betiko taldea izan da Athletic...' adierazi du Llorentek UEFAko web orrian.
rrian.