Itxi

Asteazkenean, 20:45ean

Athletic-Atletico, Europako postuak eta Liga jokoan

Erredakzioa

Asteazkenean jokatuko da partida, 20:45ean, San Mamesen. Aduriz eta Sabin Merino baja izango dira; Williams, aldiz, jokatzeko prest dago. Koltxoneroek Gabiren baja izango dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek partida zaila izango du asteazken honetan San Mamesen. Zuri-gorrien aurkaria Atletico Madril izango da, BBVA Ligako bigarren sailkatua. Talde bizkaitarraren helburua da bosgarren postua lortzea eta ahal baldin badu laugarren postuarekiko aldeak murriztea. Koltxoneroek, aldiz, Ligako lidergoa eskuratu nahi dute Bilbon irabazita.

Valverdek zuzentzen duen taldeak baja garrantzitsuak izango ditu Atleticoren aurka. Luzerako lesionatuta dagoen Aymeric Laportez gain, Aritz Adurizen eta Sabin Merinoren bajak izango ditu, biak ala biak oso garrantzitsuak Athleticen jokoan. Bestalde, Iñaki Williams sendatuta dago, eta jokatzeko prest egongo da.

Malagaren aurka garaipena lortu zuen talde bizkaitarrak eta Valverdek atsedena eman zien jokalari batzui Rosaledan. Asteazkenerako, Malagan atsedena hartu edo oso gutxi jokatu zuten Oscar De Marcos, Xabi Eteita, Beñat Etxebarria eta Markel Susaeta hasierako hamaikakora itzuliko dira. Zuri-gorrien hamaikakoan ez dago argi San Josek erdiko defentsa ostuan ala zelai erdian jokatuko duen. Jokalari nafarrak zelai erdian jokatzen badu, Eneko Bovedak jokatuko du erdiko defentsa postuan Etxeitarekin batera. Bestela Iturraspe sar daiteke hasierako hamaikakoan. Viguerak lan ona egin zuen Rosaledan, baina Iñaki Williams eta bere artean jokatuko dute postua. Gainerakoan, Gorka Iraizoz, Mikel Balenziaga, Raul Garcia eta Iker Muniain jokalariek hasieratik jokatuko dutela dirudi.

Atleticoren aldetik, Simeonek Gabi Fernandezen baja izango du, eta Augusto Fernandezek beteko du bere hutsunea. Filipe Luis baja izan zen koltxoneroen azken partidan, baina hasieratik jokatuko du San Mamesen. Savicek edo Lucas Hernandezek jokatuko duen da Atletico Madrilen zalantza bakarra. Griezmann, Fernando Torres, Yannick Carrasco, Koke, Saul Ñiguez, Juanfran Torres eta Diego Godin finkoak dira Simeoneren joko-sisteman, baita Jan Oblak atezaina ere.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, San Jose, Balenziaga; Iturraspe, Beñat; Susaeta, Raul Garcia, Muniain; eta Viguera.

Atletico Madril: Oblak; Juanfran, Savic edo Lucas, Godin, Filipe; Saul, Augusto, Koke, Carrasco; Griezmann eta Fernando Torres.

Epailea: Martinez Munuera.

Zelaia: San Mames.

Ordua: 20.45.

/strong> 20.45.

Albisteak (3)

Bideoak (1)