35 urterekin
Gurpegik erretiroa hartuko duela iragarri du gaur
Erredakzioa
Athleticeko lehen taldean 15 denboraldi eman ondoren esango dio agur futbol profesionalari Andosillako jokalariak. Sevillaren aurkako partidaren ostean agurtuko da, larunbat honetan San Mamesen.
Carlos Gurpegik erretiroa hartuko duela iragarri gaur. Hamabost denboraldi eman ditu Athleticeko lehen taldean eta larunbat honetan agur esango dio futbol profesionalari Sevillaren aurka San Mamesen jokatu ondoren.
Josu Urrutia presidenteak eta Andosillako jokalariak prentsaurrekoa eman dute dute gaur Lezaman.
Gurpegi "Zaila da horrelako erabakian hartzea, oso zoriontsua izan naiz hemen" #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) 11 de mayo de 2016
Gurpegi "Oso gogorra izango da Athleticeko jokalari izateari uztea" #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) 11 de mayo de 2016
Gurpegi "Momentu bikainak pasa ditut: udan superkopa irabazteko momentua, Levanteren aukako partida hura ... " #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) 11 de mayo de 2016
Lezaman 1998.etik
Gurpegik 35 urte ditu, eta 1998. urtean iritsi zen Athleticen harrobira. Bigarren B Mailan zegoen Izarratik Athleticeko Jubeniletako lehen taldera iritsi zen. Hurrengo denboraldian (1999-2000) Hirugarren Mailako CD Baskonian (Athleticen hirugarren taldea) jokatu zuen eta, ondoren, Bilbao Athleticen jokatu zuen 2001-2002 denboraldia bukatu arte. 2002. urteko irailaren 1ean egin zuen debuta Lehen Mailan Athleticekin Anoetan jokatu zen Realaren aurkako derbian.
Dopinagatik zigortuta egon zen Ansoillako jokalaria. Debuteko partidaren ostean Anoetan egindako dopinaren aurkako kontrol batean positiboa eman zuen 19-norandrosteronagatik. 2003ko otsailean lizentzia kendu zion Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak eta Apelazio Batzordeak zigorra baieztatu zuen. Apirilean Espainiako Kirol Diziplina Batzordeak baliorik gabe utzi zuen Gurpegiri ezarritako zigorra. Ondorioz, Andosillakoa berriro partida ofizialak jokatzen hasi zen. 2004ean Auzitegi Nazionalak Gurpegik bi urteko zigorra bete behar zuela adierazi zuen. Athleticek helegitea aurkeztu zuen erabaki horren aurrean, baina 2006ko uztailaren 31n, helegiteari ezezkoa eman zioten. Ondorioz, Gurpegik bi urteko zigorra bete zuen, eta 2008ko apirilaren 21ean berriro jokatzen hasi zen Athleticen. Real Madrilen aurka Santiago Bernabeu zelaian itzuli zen berdeguneetara Andosillakoa.
Athleticeko kapitainak 311 partida jokatu ditu Ligan Athleticekin, 37 partida Errege Kopan eta 33 neurketa UEFA Europa Ligan. Gainera, Espainiako Superkopako 4 norgehiagoka ere jokatu ditu. Guztira, 22 gol sartu ditu.
Larunbatean San Mamesen omenaldia egingo diote Carlos Gurpegiri. Jupp Heynckes entrenatzaile zela egin zuen debuta Gurpegik Lehen Mailan eta litekeena da entrenatzaile alemaniarra San Mamesen egotea.
gotea.
gotea.