4. etapa
Ulissik irabazi du etapa eta Dumoulinek lidergoa berreskuratu du
Erredakzioa
Diego Ulissi italiarrak irabazi du Giroko laugarren etapa eta Tom Duoulin da lasterketako lider berria.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Diego Ulissi (Lampre) italiarrak irabazi du Italiako Giroko laugarren etapa eta Tom Dumoulin (Giant) da lasterketako lider berria. Holandarrak berriro jantzi du liderraren elastikoa, estreineko etapan lider izan ondoren.
Ulissik ihes eginda burutu ditu azken hamar kilometroak eta 4 ordu, 46 minutu eta 51 segundo behar izan ditu Catanzaro eta Praia a Mare arteko 200 kilometroko ibilbidea betetzeko. Tom Dumoulin izan da bigarren eta Steven Kruijswijk (Lotto Jumbo), hirugarren. Sailkapen nagusian Dumoulin da lehen postuan, Bob Jungels da bigarren eta Ulissi hirugarren, biak liderrarekiko 20 segundora.
Eguneko ihesaldiko protagonisak izan dira Mohoric (Lampre), Brandle (Iam), Boem (Bardiani), Rosskop (BMC), baina helmugarako 50 kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak. Ondoren, eraso ugari egon dira. Mugimenduak egon dira Fortino kaleko aldapa labur baina gogorrean. Ulissi aurretik joan da beste sei txirrindularirekin eta denak atzean utzi ditu igoeran. Ondoren, abantaila mantentzea lortu eta garaipena eskuratu du. Faboritoen artean mugimenduak egon dira, baina ez da alderik egon.