Asteazkenean, 20:00etan
Athletic-Malaga: Javi Martinez deialditik at geratu da
Haritz Gallastegi
Lezama
Athletic derrigortuta dago Malaga mendean hartzera Europarako borrokan murgilduta jarraitzeko; Caparrosek deialditik kanpo utzi ditu lesionaturik dagoen erdilari nafarra eta Koikili.
Joaquin Caparrosek Malagaren aurkako partidarako deialdia eman du gaur arratsaldeamn eta Javi Martinez deialditik at geratu da. Igandean lesionaturik bukatu zuen partida eta ez da osatu. Entrenatzaile sevillarrak deialditik at uztzi du Koikili ere erabaki tekniko bategatik. Deialdiko berritasunak Joseba Etxeberria eta David Lopez dira. Jokalari hauek osatzen dute deialdia: Iraizoz, Toquero, Ustaritz, Amorebieta, David Lopez, Llorente, Yeste, Gabilondo, San Jose, Armando, Susaeta, Iraola, Etxeberria, Gurpegi, Castillo, Iturraspe, Muniain eta De Marcos.
Mallorcaren aurkako porrotak min handia egin die zuri-gorriei. Seigarren postua berreskuratu eta Europarako txartela bere esku izateko aukera galdu zuen Caparrosen taldeak. Orain, bi talde ditu aurretik Athleticek. Ondorioz, etxeko lanak egoki egiteaz gain aurkarien hutsen zain egon beharko da.
Bistan da Athleticen egoera gaiztotu egin dela. Eta, ligako azken jardunaldi bietan motibatuta egoteko ezinbestekoa da Malaga mendean hartzea. Ez da samurra izango, ordea. Bi taldeen artean puntu asko egon arren, sasoi amaieran gogor eta langile aritzen dira behean dauden taldeak. Malaga oso egoera larrian dago. Beraz, hortzak erakutsiko ditu lehen minututik. Lehen Mailan jarraitzea dauka jokoan
Athleticen egoera ez da aurkariarena bezain larria. Baina zuri-gorriek ere badute garaipen premia. Ta hiru puntuak etxean geratzeko nekeari egin beharko dio aurre. Nekeak eragin baititu zuri-gorrien arazo guztiak. Beraz, pentsatzeko da Caparrosek aldaketak egingo dituela hasierako hamaikakoan: Castillo eta Susaeta, besteak bestea, hautagai garbiak dira hamaikakora bueltatzeko. Bestalde, Caparros Javi Martinezen egoeraren zain dago. Erdialri nafarrak gainkarga dauka.
San Mames
20:00
Rubinos Perez
Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Castillo; Susaeta, Iturraspe, Gurpegi, Gabilondo; Toquero eta Llorente.