Itxi

Aukerarik gabe

Javi Martinez (Athletic): "Une erabakiorretan ez dugu asmatu"

Haritz Gallastegi

Lezama

Europarako txartela eskuratzeko aukera barik geratu ostean, agurren eta balantzeen astea izango da Lezaman.

Lasai, ezer jokoan ez dutela jokatuko dute Athleticen eta Deportivok ligako azken partida San Mamesen. Zuri-gorriak Santiago Bernabeun galdu ostean geratu ziren sei onenen artean sailkatzeko aukera barik. Beraz, nahi baino aste lasaiagoa izango da jokalarientzat. Oporroten pentsatzeko astean, hain zuzen ere. Baina, oraindik neurketa bat falta da jokatzeko. Ez dira une hunkigarriak faltako, gainera, Armandok eta Etxeberriak, esaterako, agur esango baitiote Athletici jokalari moduan. "Dena merezi dute", esan du Javi Martinezek.

Bestalde, Athleticeko izar gazteak taldeak egin duen denboraldiaren balantzea egiteko baliatu du agerraldia. Ahozapore garratza utzi dio sasoiaren azken txanpak. "Finalak jokatu ditugu azten asteotan. Une erabakiorretan ez gara ondo aritu", adierazi du. Horregatik, ez du gustura amaitu. "Denboraldi guztian zehar sailkapenaren goiko aldean egon ostean, oso mingarria da aukera barik geratzea".

Dena dela, ondorio positiboak ere atera ditu amaitzear dagoen denboralditik. Athletic lehiakorra dela iritzi dio. "Onenen artean egoteko gai ginela sinestea falta zitzaigun eta lortu dugula uste dut".

Albisteak (1)