Itxi

Eurokopan lesionatu zen

Aritz Adurizek duen lesioa arina dela jakinarazi du Athleticek

Erredakzioa

Klub zuri-gorriak publikatu duenez, aurelariak "lesio arina du kanpoko eskuin buxatzailean". Bere oporraldiaren ostean ez du denboraldiaurrea egiteko arazorik izango.

Aritz Aduriz Italiaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Aritz Aduriz min hartuta etorri da Eurokopatik. Espainiak Italiaren aurka jokatutako partidako 46. minutuan irten zen Aduriz berdegunera, baina 80. minutuan zelaia utzi behar izan zuen lesionatuta.

Athleticek astearte honetan jakinarazi duenez, aurrelari zuri-gorriak "lesio arina du kanpoko eskuin buxatzailean". Klubak gaineratu du arazorik gertatu ezean, normaltasunez ekingo diola lanari gainerako taldekideekin oporretatik itzultzean.

 

tzean.

 

Albisteak (2)