Lehen entrenamendua
Valverdek 22 edo 23 jokalari besterik ez ditu nahi
eitb.eus
Gaur 28 jokalari izan dira gaur Lezaman denboraldiaurreko lehen saioan Ernesto Valverderen aginduetara.
Athletic lanera itzulia da gaur. Talde zuri-gorriak aurreneko entrenamendua egin du Lezaman datorren denboraldia prestatzen hasteko.
Espero zen bezala bigarren taldeko lau jokalari izan dira lehen taldearekin, Yeray Alvarez, Oscar Gil, Mikel Vesga eta Enric Saborit. Utzita jokatu duten Guillermo Fernandez, Kike Sola, Jon Aurnetetxe eta Kepa Arrizabalaga Lezaman izan dira ere.
Gorka Iraizoz, Iago Herrerin, Mikel Balenziaga, Eneko Boveda, Beñat Etxebarria, Gorka Elustondo, Javi Eraso, Iñigo Lekue, Ibai Gomez, Ander Iturraspe, Aymeric Laporte, Mikel Rico, Iker Muniain, Raul Garcia, Sabin Merino, Markel Susaeta, Borja Viguera, Iñaki Williams eta Xabi Etxeita jokalariek osotu dute lehen eguneko saioa. De Marcosek ez du entrenatu.
Saioa amaitzean Ernesto Valverde prentsa aurrean agertu da
Valverde "Badakigu gure tituluak irabazteko aukerak beste txapelketetan oinarritzen direla, @LaLiga askoz ere zailagoa da" #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) 11 de julio de 2016
Valverde "Klubek diru gehiago izateak jokalari gehiago izatea esan nahi du. Liga oso lehiakorra izango da, betiko moduan" #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) 11 de julio de 2016
Valverde "De Marcos eta @Laporte 2 aste barru hasiko dira. Gurpegi, Aduriz eta @mikelsanjo6 rekin baterra itzuliko da, hilak 28an" #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) 11 de julio de 2016
Valverde "Ez dut lantaldea itxitzat jotzen, taldea hobetzearen inguruko edozertarako prest gaude" #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) 11 de julio de 2016
Valverde "3 txapelketetan egongo gara eta lesioak kontutan hartu behar diura. 22-23 jokalari inguru izango ditugu" #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) 11 de julio de 2016
Valverde "Berriro ere taldea motibatzeko erronka dut. Elkar ezagutzen dugu eta lan egiteko modu zehatz bat dugu" #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) 11 de julio de 2016