Hilabete bajan
Raul Garciak bihotzeko gaitz arina du
Agentziak | Erredakzioa
Athletic Clubeko jokalariak bertan behera utzi beharko du 3-4 astez denboraldi-aurrea, klubeko mediku-taldeak alterazio elektrokardiografiko bat atzeman baitio.
Athleticeko Raul Garciari uztailaren 13an egin dizkioten azterketetan, alterazio elektrokardiografiko arina antzeman diote, eta, mediku espezialistek agindutako tratamenduaren arabera, lan gutxiago egin beharko du, bai bolumen bai intentsitate aldetik, hiruzpalau astetan.
Ondoren, azterketa gehiago egingo dizkiote, gaitzaren bilakaera ikusteko.