Lehen Mailan
Bustinzak Leganesen jarraituko du, utzita
eitb.eus
Athletic Clubek Lehen Mailako taldeari utziko dio eskuin hegalekoa. Azken denboraldian Madrileko taldean eman du bilbotarrak.
Unai Bustinzak Leganesen jokatuko hurrengo denboraldian, lagatua bezala. Eskuin hegalekoa ez da oraindik batu Athleticeko denboraldi-aurreari, eta Lehen Maila taldera itzuliko da, bi taldeek hiru urterako akordioa lortu ostean.
Lehen denboraldian lagatua bezala jokatuko du Bustinzak, eta Leganesekoa izango da hurrengo bietan, baina talde zurigorriak jokalaria berreskuratzeko aukera izango du denboraldi honen amaieran.