Ekitaldia Ibaiganen
Bilboko Udalak San Mames Barria Elkartearekin bat egin du
Erredakzioa
Aipaturiko elkartearekin bat egiteko beharrezkoa den hitzarmen-sinatzea burutu da. Zelai-berriaren aurreneko harria hurrengo asteazkenean, maiatzaren 26an, jarriko dela baieztatu du Macuak.
Maiatzaren 21ean, ostiralean, 10:00etan, Ibaigane Jauregiko sarrera-gelan Bilboko Udalak San Mames Barria Elkartearekin bat egiteko ekitaldia ospatu da. Bertan , Fernando Garcia Macua, Athletic Clubeko presidentea; Jose Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusia; Mario Fernandez, Bilbao Bizkaia Kutxako presidentea eta Iñaki Azkuna, Bilboko Alkatea, present egon dira.
Ekitaldian arestian aipaturiko elkartearekin bat egiteko beharrezkoa den hitzarmen-sinatzea burutu da.
Lehen harria, maiatzaren 26an
Zelai-berriaren aurreneko harria hurrengo asteazkenean, maiatzaren 26an, jarriko dela baieztatu du Macuak.