Kargatzen...
Itxi

Denboraldi baterako

Unai Lopez Leganesi utzi dio Athleticek

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde zurigorriak 21 urteko erdilariaren lagapena baieztatu du. Denboraldi baterako helduko da Lehen Mailako taldera.

Unai Lopez, Deportivoren aurkako partida batean / EFE.

Leganesekin akordioa lortu du Athleticek hurrengo denboraldian Unai Lopez erdilaria uzteko.

Lopezek, ia 21 urterekin, Bigarren Mailan jokatu zuen azken denboraldia, Bilbao Athleticen, eta Cuco Ziganda entrenatzaileak gehien erabili zuen hirugarren jokalaria izan zen, Mikel Vesga eta Oscar Gilen atzetik. Guztira, 3.145 minutu jokatu zuen 37 partidatan, bi gol eskuratuz.

Aurreko denboraldian, 2014-15ean, Gipuzkoako erdilaria Ernesto Valverderen taldean jokatu zuen, 24 partida ofizialetan: Ligako 19, Errege Kopako bat, Txapeldunen Ligako hiru eta Europa Ligako bat.

Albisteak (3)