Prentsaurrekoa
Urrutiak ez zien fitxaketarik agindu 'Valverderi ezta Laporteri ere'
Agentziak | Erredakzioa
Athelticeko presidenteak Laporteren geratzeko erabakia balioetsi du, beste taldeen eskaintzak izan arren. 'Athleticek egiten ez duena da jokalariak etorriko direla agintzea', esan du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Josu Urrutiak, Athleticeko presidenteak, ez zien fitxaketarik agindu Ernesto Valverderi ezta Aymeric Laporteri ere, kontratuak berritzeko negoziazioetan ibili zirenean, Ibaiganen emandako prentsaurrekoan esan duenez. "Athleticek egiten ez duena da jokalariak etorriko direla agintzea, ez Aymericekin ezta lehenago Ernestorekin ere", esan du.
Jokalariak Bilbon jarraitzea aintzat hartu du presidenteak, Athleticek baino ahalmen ekonomiko handiagoa duten kluben interesaren "berri izan" arren. Manchester Cityrena, kasu.
"Ekonomiaren gainetik beste zenbait gauza jartzea klubarentzat albiste ona da", esan du Laporteri buruz.
Fitxaketa posibleen inguruan, entrenatzaileak "badaki jokalari onak dituela", klubaren lana "hobetzeko aukerak kontuan izatea" den arren.
Zentzu horretan, Urrutiak uste du Yeray, Gil eta Vesga bezalako jokalari gazteak, bigarren taldetik datozenak, "fitxaketak" direla. "Iaz Lekue eta Merino igo ziren, eta orain berehalako erantzuna eman ahal dute. Ernestok badaki hau guztia, eta badaki Athletic eta gure izateko era zer diren", gehitu du.
Urrutiak ez du uste Mikel Merinok Athleticen "lekurik zuenik". Osasunako jokalari ohia Borussia Dortmundek fitxatu du, eta presidenteak uste du bere lekuan "Iturraspe, Beñat, San Jose o Raul Garcia" bezalako jokalari onak dituela taldeak.
Kike Sola eta Ibai Gomez joateko aukerari buruz ez du ezer esan presidenteak.
Iazko emaitzak "hobetzea zaila izango dela" uste du, eta Europako txapelketetan hiru urtez jarraian sartzeak "lasaitasuna eman barko luke", taldeak "sinesgarritasuna irabazi duelako".
abazi duelako".abazi duelako".