Lehen harria, ipinita
Athletic: San Mames Barria jaio da
Erredakzioa
Ekitaldia Pichichi kalean izan da eta egungo futbol zelaitik abiatu den giza katearen bitartez burutu da. "Historikoa eta zirraragarria" izan da.
Egun garrantzitsua da gaurkoa Athleticentzat. Aro berri bat jaio da San Mames berriaren lehen harria ipinita.
Ekitaldia 12:00etan hasi da zelai berria egongo den lur zoruan kokatu den karpan eta egungo futbol zelaitik abiatu den giza katearen bitartez burutu da.
Ekitaldian Macua Athleticeko presidenteaz gain, Patxi Lopez lehendakaria, Bizkaiko ahaldun nagusia, Bilboko alkatea, Astiazaran Profesionale Futbol Ligako presidentea eta BBK-koa izan dira.
Bertan bildutako guztiek historiko eta hunkigarritzat jo dute ekitaldia.