1-0
Athleticek denboraldi-aurreko lehen porrota jaso du
Agentziak | Erredakzioa
Southampton Athletic baino sasoi hobean dago, Ingalaterrako Liga datorren asteburuan hasi behar duelako. Ingelesak nagusi izan dira lehen minututik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Southamptonek 1 eta 0 irabazi dio Athletici, Saint Mary estadioan jokatutako partidan. Bilbotarren lehen porrota izan da denboradi-aurrean.
Hasierako hamaikakoan ustezko titularrak eta ordezkoak nahastu ditu Valverdek. Raul Garcia izan da horien artean, denboral-aurrea erritmo motelagoan hastera behartu dion bihotzeko gaitz arina sendatu ondoren.
Talde ingelesa Athletic baino sasoi hobean da, Ingalaterrako Liga datorren asteburuan hasiko delako. Ondorioz, Southampton nagusi izan da zelaian, lehen minututik.
Lehen zatiaren amaieran, etxeko taldeak erasora jo du eta Herrerinek ezin izan du gola saihestu. 43. minutuan egin du Shane Long jokalariak, atezain zuri-gorriaren aurrean bakar-bakarrik geratu ostean.
Fitxa teknikoa:
1 - Southampton: Forster, Cédric (Clasie, 46. min), Yoshida (Fonte, 46. min), Long (Rodriguez, 66. min), Davis (McQueen, 74. min), Tadic (Pied, 46. min), Romeu (Ward-Prowse, 46. min), Van Dijk (Stephens, 85. min), Redmond (Austin, 66. min), Hojberg eta Targett (Reed, 74. min).
0 - Athletic Club: Iago Herrerín, De Marcos (Yerai, 46. min), Saborit, Etxeita, Gil, Elustondo (Susaeta, 70. min), Guillermo (Eraso, 70. min), Iturraspe (San José, 70. min), Viguera (Aduriz, 70. min), Raúl García (Vesga, 46. min) eta Muniain.
Gola: 1-0, 43. min: Shane Long.
¿ AMAIERA@SouthamptonFC 1-0 Athletic Club#athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) 7 de agosto de 2016