Azken lagunartekoa
Athleticek garesti ordaindu ditu Schalkeren aurka egindako hutsak
Agentzia | Erredakzioa
Zuri-gorriek 3-2 galdu dute Alemania aldean. San Josek eta Adurizek egin dituzte golak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticek porrot batekin eman dio amaiera denboraldi-aurreari. Ernesto Valverderen taldeak 3 eta 2 galdu du Alemanian, Schalke 04ren aurka.
Lehen 45 minutuetan, Schalke askoz hobeto aritu da, sendoago, eta ondo aprobetxatu ditu bilbotarrek egindako hutsak.
Atsedenaldiaren ostean, Athleticek hobera egin du, presioa eginez eta zelaian lekua hobeto hartuta. Ondorioz, Athleticek markagailuko aldea murriztea lortu du San Josek eta Adurizek egindako golei esker. Berdinketa lortzeko aukera ere izan dute.
Fitxa teknikoa:
3 - Schalke 04: Fährmann, Höwedes, Geis, Kola?inac (Baba, m. 46), Choupo-Moting (Reese, 88. min), Aogo (Di Santo, 46. min), Schöpf (Ayhan, 70. min), Huntelaar (Kehrer, 81. min), Riether (Caiçara, 46. min) , Naldo eta Embolo (Neumann, 88. min).
2 - Athletic Club: Kepa, De Marcos, Bóveda (Yerai, 72. min), Laporte, Balenziaga (Saborit, 81. min), San José, Beñat (Elustondo, 81. min), Susaeta (Muniain, 72. min), Williams (Viguera, 81. min), Raúl García eta Aduriz.
Golak: 1-0, 15. min: Naldo Rodrigues; 2-0, 19. min: Huntelaar; 2-1, 59. min: San José; 3-1, 82. min: Geis; 3-2, 90. min: Aduriz (penaltiz).
riz (penaltiz).