Igandean, 18:15ean
Athleticek Sporting du lehenengo aurkaria Ligan
Agentziak | Erredakzioa
Valverdek lesionatuta dauzka Mikel Rico, Iñigo Lekue, Kike Sola eta Sabin Merino.
Athleticek Gijoneko Sportingi egingo dio bisita 2016-17 denboraldiko lehen liga partidan. Gustuko zelaia da asturiarra bilbotarrentzat; 11 garaipen lortu ditu azken urteetan eta 25 urte pasa dira azkenengoz galtzaile atera zirenetik.
Zuri-gorriek denboraldi-aurre apala egin dute, emaitzei dagokienez, baina Valverdek taldeari berak nahi duen itxura emateko aukera izan du, aparteko lesiorik eta Europako aurre-kanporaketarik jokatu gabe.
Azken sei asteetako entrenamenduetan titularren blokea zein izango den ikusi da, iazko bera: Aymeric Laporte, Beñat Etxebarria eta Aritz Aduriz dira oinarria.
Valverdek lesionatuta dauzka Mikel Rico, Iñigo Lekue, Kike Sola eta Sabin Merino.
Ustezko hamaikakoak:
Sporting: Cuéllar, Lillo, Jorge Meré, Amorebieta, Isma López, Nacho Cases, Xavi Torres, Víctor Rodríguez, Moi Gómez, Burgui eta Cop.
Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat; Williams, Raúl García, Susaeta eta Aduriz.
Epailea: Clos Gómez
Estadioa: El Molinón
Ordua: 18:15ean.