Liga Europa
1994tik ez du partidarik galtzen Athleticek Italian
Agentziak | Erredakzioa
Azken lau partidetan garaipen bat (1997ean) eta hiru berdinketa erdietsi dituzte zuri-gorriek Italian. Ostegunean Sassuolon jokatuko dute.
Athleticek Europa Ligako multzoen faseko aurreneko partida jokatuko du ostegunean Mapei Stadium futbol-zelaian, Sassuoloren kontra.
Talde bilbotarrak zortzi neurketa jokatu ditu Italian lau porrotekin -Milan, Parma eta Juventus (2)-, hiru berdinketekin (Juventus, Napoles eta Torino) eta garaipen bakar batekin, Sampdoriaren kontrakoa.
Irabazitako partida 1997ean izan zen. Luis Fernandezek zuzentzen zuen Athletic eta 1-2 irabazi zuten Cesar Luis Menottiren Sampdoriaren aurka; Roberto Riosek eta Iñigo Larrainzarrek egin zituzten golak.
Azken porrota Parmaren kontrako UEFAko kanporaketan eman zen 1994. urtean, 4-2 (Dino Baggio, Zola eta Couto / Oscar Vales eta Guerrero).