Larunbatean, 18:30ean
Athleticen garaipena Sevillaren aurka (3-1)
Agentziak | Erredakzioa
Mikel San Josek egin du lehenengo gola, Balenziagak bigarrena eta Adurizek, penaltiz, hirugarrena. Nasrik, Sevillarena.
Athleticek eta Sevillak partida erakargarria jokatuko dute San Mamesen. Bilbotarrak boladan dira Ligan jokatutako azken hiru partidak irabazi ostean. Sevilla, berriz, bigarren da sailkapenean, eta denboraldi honetan ez du neurketarik galdu.
Deportivo (0-1), Valentzia (2-1) eta Granada (1-2) taldeei gailendu zaizkie zuri-gorriak, eta, horri esker, Europako postuetan dira, liga nahiko kaskar hasi ostean.
Eneko Boveda baja da, Valentziaren aurka lesionatu egin zelako, eta Oscar de Marcos zalantzan da.
Etxetik kanpoko madarikazioarekin amaitu nahi du Sevillak, 16 hilabete baitaramatza etxetik kanpo garaipenik lortu gabe.
HAMAIKAKOAK
¿ Gaurko hamaikakoa:
— Athletic Club (@athletic_eus) 24 de septiembre de 2016
Kepa
De Marcos
Balenziaga
Laporte
Yeray
San José
Beñat
R. García
Williams
Aduriz
Susaeta #AthleticSevillaFC #athlive
.@SevillaFC: Sirigu, Mariano, Kranevitter Kolo, Iborra, Nasri, Correa, Sarabia, Nico Pareja, Mercado, Carlos #AthleticSevillaFC #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) 24 de septiembre de 2016