Baieztatuta
Balenziaga, bi partida zigortuta
eitb.eus
Realaren kontrako euskal derbia eta Santiago Bernabeun Real Madrilen aurkako neurketak galduko ditu defentsa zuri-gorriak.
Malagaren kontrako partidan txartel gorria erakutsi zioten Mikel Balenziagari eta ondorioz bi partidako zigorra ezarri dio Espainiako Federazioko Lehiaketa Batzordeak.
Athleticek helegitea aurkeztuko zuen Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordean Mikel Balenziaga jokalariari Malaga CF-Athletic Club partidan erakutsi zioten txartel gorria dela eta.
Balenziagak txartel gorria ikusi zuen Rosalesen sarrera bortitza jaso eta lurretik Malagako jokalariari ostiko bat emateagatik. Del Cerro Grande epaileak honakoa jarri zuen partidako aktan: "Mikel Balenziagak txartel gorria ikusi du aurkari bati (Rosales) lurretik ostiko bat emateagatik baloia jokoan zegoenean, baina ez Athleticeko jokalaritik gertu".
laritik gertu".laritik gertu".