Itxi

Igandean, Real Madrilen aurka

Beñat, deialdian; Aduriz eta Yeray baja dira

Erredakzioa

Athleticek Real Madrilen aurka jokatuko du igande honetan, 20:45ean, Santiago Bernabeun. Beñat Etxebarria da berritasun nagusia Valverderen deialdian. De Marcos eta Balenziaga ere baja dira.

Kroos eta Beñat iragan denboraldiko Real Madril-Athletic partidan. Argazkia: EFE

Athleticek partida zaila izango du igande honetan. Zuri-gorriek Real Madrilen aurka jokatuko dute, 20:45ean, Santiago Bernabeun. Genken aurka jasotako porrota ahaztu nahi dute Athleticeko jokalariek Bernabeun ezustekoa emanda. Real Madrilen zelaia, ordea, ez zaio ondo ematen Athletici, baina estatistikak apurtzen saiatuko dira.

Azken jardunaldietan min hartuta egon den Beñat Etxebarria jokatzeko prest dago, eta deialdian sartu da. Aritz Aduriz eta Yeray Alvarez, ordea, baja izango dira. Bi jokalariek min hartuta amaitu zuten Genken aurkako Europa Ligako partida. Oscar de Marcos eta Mikel Balenziaga ere baja dira.

Ernesto Valverdek jokalari hauek sartu ditu deialdian: Iraizoz, Elustondo, Laporte, Eraso, San Jose, Beñat, Iturraspe, Muniain, Williams, Vesga, Iago Herrerin, Susaeta, Lekue, X.Etxeita, Mikel Rico, Sabin Merino, Raul Garcia eta Saborit.

Real Madrilen aldetik Zidanek luzerako min hartuta dauden Sergio Ramosen, Modricen eta Casemiroren bajak izango ditu. Hauxe da Real Madrilen deialdia igandeko norgehiagokarako: Keylor Navas, Kiko Casilla, Ruben Yañez, Carvajal, Danilo, Pepe, Varane, Nacho, Marcelo, Kroos, Kovacic, Isco, Marco Asensio, James, Lucas Vazquez, Bale, Cristiano Ronaldo, Benzema eta Morata.

Ustezko hamaikakoak:

Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Pepe, Varane, Marcelo; Kroos, Kovacic, Isco; Bale, Cristiano Ronaldo eta Benzema.

Athletic Club: Iraizoz; Lekue, Etxeita, Laporte, Saborit; Iturraspe, San Jose; Williams, Raul Garcia, Susaeta; eta Sabin Merino.

Epailea: Iglesias Villanueva.

Zelaia: Santiago Bernabeu.

Ordua: 20.45ean.

 
n.
 
n.
 

Albisteak (3)