Itxi

19:15etatik aurrera

Gaur, zuzenean, Athleticeko ohiko Batzar Nagusia

eitb.eus

Leer en Castellano

Batzarra Bilbon egingo da, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, 2016ko urriak 24an, astelehenean, 19:15etan lehenengo deialdia.

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak estatutuetako 19, 23 eta 54.2 artikuluetan jasotzen denez, Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei dei egin die Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten.

Batzarra Bilbon egingo da, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, 2016ko urriak 24an, astelehenean, 19:15etan lehenengo deialdian eta 19:30etan bigarren deialdian, ondoko gai zerrendaren arabera:

GAI ZERRENDA

LEHENA: Aurreko Ekitaldi ekonomikoari dagozkien Urteko Kontuak eta Zuzendaritza Batzordeak egindako kudeaketaren onarpena, horrela erabakitzen bada.

BIGARRENA: Hurrengo Ekitaldi Ekonomikorako Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada.

HIRUGARRENA: Zuzendaritza Batzordearen egitasmoak eta proposamenak

LAUGARRENA: Bazkideek egin litzaketen proposamenak, baldin eta Batzarra ospatu baino bost egun lehenago aurkeztu badira eta bazkide konpromisarioen %10ek edo bozka emateko eskubidea duten bazkideen %2ek sinaturik badatoz.

BOSGARRENA: Eskari-galderak.

Halaber, ondoko gaien berri ematen dizkiegu bazkideei:

Lehena: Athletic Clubeko estatutuen 27. artikuluak arautzen duenaren arabera, batzarra baliozkotasunez eratuko da, lehen deialdian, batzarreko kide guztien %50 gutxienez bertaratzen bada. Bigarren deialdian, nahikoa da batzarreko kide guztien %10 bertaratzeaz.

Bigarrena: Athletic Clubeko estatutuen 31. artikuluak arautzen duenaren arabera, Batzar Nagusi honetan aztertuko den dokumentazioa bazkideen eskura dago Athletic Cluben egoitzan.

Hirugarrena: Hautestontziak irekiko dira Batzar Nagusia eratu egiten den unetik bertatik eta itxiko dira parte hartzaileen hitzak amaitu eta zentzuzko tartea utzi ostean.

Laugarrena: Estatutuen 25. artikuluaren arabera, nortasun agiria aurkeztea eskatuko da Batzar Nagusia egingo den aretora sartu ahal izateko.

u ahal izateko.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)