Aduriz eta Yeray, zalantzan
Valverdek hainbat jokalari errekuperatuko ditu derbirako
Agentziak | Erredakzioa
Beñat Etxeberria, Oscar de Marcos, Mikel Balenziaga, Eneko Boveda eta Kepa Arrizabalaga prest izango dira iganderako.
Ernesto Valverderen Athleticek Osasuna hartuko du igandean San Mameseko futbol-zelaian.
Entrenatzaileak oraindik ez daki Aritz Aduriz eta Yeray Alvarez jokatzeko prest izango diren, baina bai ordea Beñat Etxeberria, Oscar de Marcos, Mikel Balenziaga, Eneko Boveda eta Kepa Arrizabalaga.
Beraz, Madrilen jokatu ez zuten jokalari asko hamaikakoan jarri ditzake Valverdek.
Adurizek zaintiratu arina du eta aukerak ditu jokatzeko, Yeraik, ordea, zailago du.
ea, zailago du.ea, zailago du.