Itxi

San Mamesen

Aduriz, Europa Ligan bost gol egin dituen lehen jokalaria

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gainera, donostiarra Athleticen goleatzaile nagusia da Europan, 21 gol egin baititu jada. Fernando Llorente bigarrena da orain, 16rekin.

Aduriz, Genki egindako goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Aritz Aduriz da Europako Ligako partida batean bost gol egin dituen jokalari bakarra. Zuri-gorriak bost gol sartu dizkio Genk taldeari San Mamesen, eta 2015-16 denboraldian, gainera, lehiaketako goleatzaile nagusia izan zen.

Bestalde, Adurizek Fidel Uriarteren lekukoa hartu du, hura izan baitzen Athleticekin neurketa ofizial batean bost gol egin zituen azken jokalari zuri-gorria. 1967an jokatutako Athletic-Betis partidan (8-0) egin zituen Sestaoko jokalariak bost gol (bat, penaltiz).

Osteguneko bost golak zenbatuta, Aritz Aduriz da Athleticekin Europan gol gehien egin dituen jokalaria: 21 gol egin ditu jada. Sailkapen horretan hurrengoa Fernando Llorente da; 16 egin zituen Athleticekin.

n Athleticekin.

Albisteak (1)

Bideoak (1)