35 urterekin
Aduriz, Espainiako selekzioko golegile zaharrena
Erredakzioa
Euskal aurrelariak gola sartu du Mazedoniaren aurka, 35 urte eta 275 eguneko adinarekin. Jose Maria Peña euskal aurrelariak zuen marka hautsi du, 50 egunegatik.
Aritz Aduriz Espainiako selekzioko golegile zaharrena da Mazedoniaren aurkako partidan gol bat sartuta. 35 urte eta 275 eguneko adinarekin sartu zuen gola, bere bigarren gola Espainiako selekzioarekin.
Ondorioz, Athleticeko jokalariak Jose Maria Peña euskal aurrelariak zuen marka hautsi du 50 egunegatik. Peñak 1930. urteko azaroaren 30ean sartu zuen gola Espainiarekin Portugalen aurka jokatutako partidan, 35 urte eta 225 eguneko adina zuelarik.
Aduriz bolada onean da azken urteetan. Aurrelari zuri-gorria Ligan gol gehien sartu zituen Estatuko jokalaria izan zen iragan denboraldian, baita Europa Ligako golegile onena. Aurten Europa Ligan jokatu duen azken partidan 5 gol sartu zitue Genken aurka eta denboraldi honetan 11 gol daramatza 15 partida ofizialetan. Hau guztia dela eta Julen Lopetegi hautatzaileak Espainiako selekzioaren deialdian sartu du.
tu du.
tu du.