Europa Liga
Athletic multzoko bigarren sailkatu da, Rapiden aurka bana egin ostean
Agentziak | Erredakzioa
Saboriten golari esker, Athleticek bana egin du Vienako Rapiden aurkako partidan. Genkek Sassuolori i rabazi dio Italian eta belgikarrak sailkatu dira multzoko lider bezala.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticek eta Vienako Rapidek bana bukatu dute, azken minutuetan Saboritek sartutako golaren ondorioz. Bilbotarrak bigarren sailkatu dira F multzoan, Genkek Sassuolori 0 eta 2 irabazi ostean.
Athletic Rapid baino gehiago izan da, baina lehen zatian ez du aukera argirik sortu eta garaipena urruti izan dute bizkaitarrek.
Atsedenaldiaren atarian, austriarrek hobera egin dute, baina, orokorrean, lehen zati oso kaskarra egin dute bi taldeek.
Bigarren zatian, lehoiek erritmo biziagoa jarri diote jokoari, eta horrek mesede egin dio norgehiagokari.
Bi taldeek aukerak izan dituzte gola egiteko, baina lehenengoa ez da 72. minutura arte iritsi. Genkek egin du, Joelintonek hain zuzen, area barruan izandako aldaratze bat aprobetxatuta.
Saboriten gola
Etxekoek gola egin eta gero, Valverderen taldea berdinketaren bila joan da. Beñatek gola egiteko aukera izan du falta jaurtiketa batean, eta handik gutxira egin dute.
Susaetak falta bat atera du eskuin hegaletik, Williamsek atzera egin du pasea buruz, eta Saboritek baloia harrapatu du austriarren ate barruan sartzeko.
Fitxa teknikoa:
1 - Vienako Rapid: Knoflach; Hofmann , Sonnleitner, Wöber; Auer, Grahovac, Dibon (Louis Schaub, 69. min), Malicsek , Schrammel; Jelic (Joelinton, 57. min) eta Correa (Giorgi Kvilitaia, 57. min).
1 - Athletic: Iraizoz; Lekue, Etxeita, Yeray, Saborit; Mikel Rico (Beñat, 64. min), Vesga; Sabin Merino (Asier Villalibre, 77. min), Eraso (Susaeta, 74.min), Muniain; eta Williams.
Golak: 1-0, 72. min: Joelinton. 1-1, 84. min: Saborit.
¿ AMAIERA@skrapid 1 - 1 #Athletic Club
— Athletic Club (@athletic_eus) 8 de diciembre de 2016
72' ¿¿ Joelinton (1-0)
84' ¿¿ @E_Saborit (1-1)#UEL #athlive