2006an, debuta
Beñat, 100 partida elastiko zuri-gorriarekin
Agentziak | Erredakzia
Igorreko jokalariak astelehenean Vigoko Celtaren kontrako neurketan bere ehungarren neurketa jokatu du Athleticekin.
Beñat Etxebarriak astelehenean San Mamesen Vigoko Celtaren kontrako neurketan (20.45) bere ehungarren partida jokatu du Athleticekin.
1987. urtean jaio zen Igorren eta bere lehen partida zuri-gorri bezala 2006ko urriaren 29an jokatu zuen Felix Sarriugarteren aginduetara Osasunaren kontra Sadarreko futbol-zelaian. Beñat berdegunera atera zen partidako 84. minutuan Fran Yesteren ordez.
2008-2009 denboraldian Athletic utzi eta Bigarren B Mailako Conquensen aritu zen Igorrekoa, ondoren Betisek fitxatu zuen eta 2013-2014 denboraldian Lezamara bueltatu zen.
a bueltatu zen.