71 urterekin
Fidel Uriarte, Athleticeko jokalari ohia, zendu da
eitb.eus
Sestaon jaiotako jokalariak hamabi urte eman zituen talde zuri-gorrian.
Fidel Uriarte Macho, Athleticeko jokalari ohia, hil da gaur, klubak jakinarazi duen bezala.
Sestaon jaio zen, eta hamabi urte eman zituen talde zuri-gorrian, 62-63 denboralditik 73-74 denboraldira. Oso ezaguna zen buruz egiten zituen erremateengatik, eta Pitxitxi saria jaso zuen 67-68 denboraldian, 22 gol egin eta gero.
Klubak Athleticeko jokalari izan zena eta haren ingurukoak hartu ditu gogoan une latz hauetan: 'Athletic Clubek bat egiten du senide eta lagunen minarekin. Goian bego'.