Itxi

Apelazio Batzordea

Molinoneko harmail bat itxiko dute Williamsek jaso zituen irainengatik

Erredakzioa

Sportingek bere estadioko harmailetako bat itxi egin beharko du LaLigako lehen jardunaldian Iñaki Williamsek jaso zituen irain arrazistengatik. Hala erabaki du Apelazio Batzordeak.

Amorebieta eta Williams. Argazkia: EFE

Sportigen zelaia den Molinoneko harmailetako bat itxi egingo dute, hala erabaki baitu Espainiako Futbol Federazioko Apelazio Batzordeak Iñaki Williams Athleticeko jokalariak bertan jaso zituen irain arrazisten eraginez. LaLigako lehen jardunaldian, abuztuaren 21ean Sportingek eta Athleticek jokatutako partidan jaso zituen Williamsek irain arrazistak.

"Espainiako Futbol Federazioaren Apelazio Batzordeak Sportingek aurkeztutako helegitea ezeztatu du, eta Molinoneko harmail bat ixtea erabaki du", erabaki du Apelazio Batzordeak.

Sportingek, aldiz, esan du ez dagoela ados Apelazio Batzordearen erabakiarekin eta beste helegite bat aurkeztuko duela iragarri du.


Albisteak (2)