Itxi

Tumore bat antzeman diote

Yeray: 'Indar handiagoarekin itzuliko naiz'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Jokalariak mezu piloa jaso du futbolarien, taldeen eta kirol erakundeen partetik, eta eskerrak eman dizkie emandako animoengatik eta babesagatik.

Yeray, Lezamako entrenamendu batean. Argazkia: Efe.

Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak eskerrak eman ditu barrabil batean tumore bat zuela jakin zenetik jasotako animo mezuengatik. Atzelariari ebakuntza egingo diote asteartean. Bizkaitarrak esan duenez, "ziur" da "dena ondo aterako dela" eta "indar handiagoarekin" itzuliko dela.

"Eskerrik asko bidalitako mezuengatik eta emandako babesagatik, benetan. Ziur naiz dena ondo aterako dela eta indartsuago itzuliko naizela", idatzi du jokalari zuri-gorriak sare sozialetako bere profiletan.

Josean Lekue Athleticeko osasun zerbitzuetako arduradun nagusiak eta Josu Urrutia klubeko presidenteak prentsaurreko batean eman zuten Yerayren gaixotasunaren berri.

Mezu ugari

Futbol munduko hainbat pertsonak mezuak bidali dizkiote Yerayri euren babesa agertzeko eta animoak emateko.

Albistea zabaldu eta ordubetera, Twitter bidez mezu ugari jaso ditu atzelari gazteak: Reala, Alaves, Eibar, Osasuna, Atletico Madril, Villarreal, Espanyol, Elx, Granada, Levante, Huesca, Leganes, Mirandes edo Baskonia eta Laudio bezalako taldeek elkartasuna agertu diote.

Futbol jokalari askok ere animoak eman dizkiote: Muniain, Williams eta San Jose taldekideek, Alvaro Arbeloak, Ander Herrerak, Ibai Gomezek eta Julen Guerrerok, besteak beste.

Traola: #eutsiYeray

Halaber, Bilbao Basketek eta EH Bilduk ere euren mezuak helarazi dizkiote.

Athleticek #eutsiYeray traola sortu du, mezu guztiak bideratzeko.

 

 

t='utf-8'>

Albisteak (1)

Bideoak (2)