Errege Kopa
Messi, Suarez eta Neymar San Mamesen izango dira Errege gauean
eitb.eus
Oporretan 14 egun egon eta gero Bartzelonako izarrak Koparako prest dira jada.
Lionel Messi eta Javier Mascherano argentinarrak, Neymar da Silva brasildarra eta Luis Suarez uruguaitarra prest dira jada Athleticen kontrako San Maeseko osteguneko Kopako partidarako.
Lau jokalariak taldekideekin izan dira gaurko lan saioan oporretako baimena bukatu ostean.
Kopa final-zortzirenetako joaneko neurketa San Mamesen jokatuko da ostegunean iluntzeko 21:15ean.
15ean.