Barrabiletako minbizia
Yerayk ez du 'tratamendu osagarririk behar' ebakuntzaren ostean
Agentziak | Erredakzioa
Athleticek konfirmatutakoaren arabera, errekuperazioaren "eboluzioak" esango du "noz hasi daiteke taldekideekin batera entrenatzen".
Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak "ez du tratamendu osagarririk behar", abenduaren 27an egindako ebakuntzaren ostean. Orduan lau egun arinago barrabiletan antzemandako tumorea kendu zioten.
"Ebakuntza eginda eta beharrezko proba guztiak aztertuta, adituek diote Yerayren eboluzioa positiboa dela, eta, gaur egun, ez duela tratamendu osagarririk beharko", dio Athleticek aditzera emandako osasun azterketen emaitzak.
Gauzak horrela, "ostegunean bertan" hasi dira "Barakaldoko atzelari gaztearen gaixotasunaren parametroen jarraipena egiten". Bitartean, jokalariak "ebakuntzaren errekuperazio prozesuarekin jarraitzen du".
Halaber, errekuperazioaren "eboluzioak" esango du Yeray "noiz hasi daitekeen taldearekin entrenatzen".
2017-ari ekiteko berri hobeagorik ezin asmatu: Yerayk partida irabazten segitzen du. Eskerrik asko zuen sostengu mezuengatik! #eutsiYeray pic.twitter.com/MArSpMNqsm
— Athletic Club (@athletic_eus) 5 de enero de 2017