Igandean, 12:00etan
Athletic eta Alaves, urteko lehen derbia San Mamesen
Agentziak | Erredakzioa
Zuri-gorriek Bartzelonari irabaztetik datoz, 2-1 Kopako joaneko partidan. Gasteiztarrek, berriz, zazpi partida daramatzate galdu gabe Ligan eta Kopan.
Athleticek Europa Ligako postuetan sartu nahi du Alavesen kontrako derbia irabazita. Bi taldeek indarrak neurtuko dituzte urteko euskal derbian, San Mamesen (12:00etan).
Ernesto Valverderen taldeak 2016ko azken jardunaldian egindakoari eutsi nahi dio: orduan Celtari irabazi zioten 2 eta 1. Zazpigarren dira sailkapenean, 26 punturekin, eta Europan jokatzeko eskubidea ematen duten postuak bi puntura dituzte.
Gainera, bilbotarrek irudi bikaina eman dute aste honetan bertan, Bartzelonari Kopako joaneko partidan 2 eta 1 irabazita.
Aurrean Alaves izango dute. Gasteiztarrek zazpi neurketa daramatzate galdu gabe, Liga eta Kopa kontuan hartuta. Gainera, Mauricio Pellegrinoren taldeak puntuak atera ditu Ligako azken norgehiagoketan: 12 puntutik zortzi. Azken jardunaldia Betisi irabazi zioten 1 eta 0.
Aste honetan bertan, bina egin dute Deportivorekin Kopako final-zortzirenetan, 0 eta 2 irabazten joan ostean.
Ustezko hamaikakoak
Athletic: Kepa; Bóveda, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Beñat; Susaeta, Raúl García, Muniain; y Aduriz.
Alaves: Pacheco; Kiko Femenía, Laguardia, Feddal, Raúl García; Marcos Llorente, Dani Torres; Ibai, Camarasa, Édgar; y Deyverson.
Epailea: Del Cerro Grande (Madril)
Zelaia: San Mames.
Ordua: 12:00etan.